Sam Panopoulos
Sam Panopoulos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vourvoura (en) , 1934ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Kanada |
Heriotza | London, 2017ko ekainaren 8a (82 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Jarduerak | |
Jarduerak | jatetxe-jabea eta sukaldaria |
Sotirios Panopoulos (grezieraz, Σωτήριος Πανοπούλος; 1934ko abuztuaren 20 - 2017ko ekainaren 8), Sam Panopoulos izenaz ezaguna, Kanadako sukaldari eta enpresaburua izan zen, jatorri grekokoa. Pizzan anana kontserban sartzegatik egin zen ezaguna —pizza hawaiiar gisa ezagutzen den errezeta—.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panopoulos Halifaxera (Kanada) joan zen 1954an, 20 urte zituela.[1] Behin baino gehiagotan aldatu zuen bere bizitokia, Elliot Lake meategian lan egin eta gero. Denborarekin, Chatham-Kentera (Ontàrio) joan zen bizitzera, eta jatetxe bat ireki zuen Elias eta Nikitas anaiekin, Satellite izenekoa.[2] Hanburgesak, patata frijituak eta Ipar Amerikako beste janari tipiko batzuk zerbitzatzen zituen. 1960tik aurrera pizzak zerbitzatzen hasi zen, eta 1962an jarri zuen lehen aldiz ontziratutako anana pizza baten gainean. Ez zen bat-bateko arrakasta izan, baina denborarekin garrantzia hartzen hasi zen; laster, beste jatetxe batzuk ireki zituen, eta bertan ere pizza hori saltzen zuen.[3]
1980. urtean jatetxea saldu eta Londonera (Ontario) joan zen bizitzera. 2017. urteko ekainaren 8an hil zen, bat-batean, 83 urte zituela, Londongo Unibertsitate Ospitalean (Ontario).[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hawaiian pizza inventor Sam Panopoulos dies aged 83. 2017-06-09.
- ↑ Marlene Habib. (2017-06-17). «Sam Panopoulos, Canadian inventor of Hawaiian pizza, dies at 82» www.cbc.ca.
- ↑ Johnston, Chris. (2017-06-10). Sam Panopoulos, inventor of Hawaiian pizza, dies aged 83. ISSN 0261-3077..
- ↑ «Canadian Inventor Of Hawaiian Pizza Dead At 83» HuffPost 2017-06-09.